XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JESUITAK eta NIKARAGUA

Lan aundiak egin dituzte jesulagunek Nikaragua aldean: ori ez dago ukatzerik.

Orain bertan jesuita bi Nikaragua`ko Gobernuan ministro dira: Cardenal eta Parrales, oker ez ba`nago.

Emengo jesuita euskaldun bi, Erri Irratia dalakoaren zuzendaria dan Lekuona ta ELA sindikatuaren aldizkarian redactor dan Bengoa, Nikaragua`n izan eta ibilli ziran aurreko udaraz.

Neretzat naikoa arrigarria bada ibillaldi ori.

Ain beartsuen aldeko diran jesulagun auek, beartsuki bizitzeko ezin egiña duten auek... nondik atera dute Nikaragua`n barna ibiltzeko bear zuten dirutza? Erri-Irratiari ez zion artuko, noski, bere zuzendariak ibillaldi ortarako dirurik, beti eziñean bai-dabil irratia, azkenean Errosario bat esateko ainbeste lagunen diruak eskatzen dituztenez.

Erri-Irrati beartsuaren kontua ez zan joango, noski.

Bestetik, ELA sindikatuaren aldizkarian redactor ez-ezik, elkarte ortako cerebro gris omen dan Bengoa jesulaguna, berriz, noren diru-laguntzaz joan ote zan? Jesulagunen diruz, ez noski.

ELA`ren diruz ere ezin, ainbeste langille lanik gabe ta eziñean dauden bitartean, langille beartsuei laguntzea leenagoko bai-da, buruzagi batek Nikaragua`ra joan-etorria egitea baiño.

Jendeen arteko otsak diranez, Nikaragua`ko Gobiernuak emandako diru-laguntzaz egin omen dute joan-etorri ori.

Eta ez da arritzekoa: batetik, jesulagun biak beartsu dira, eta bestetik Sandinista-Gobiernuak baditu jesuita bi ministro.

Zergatik ez ziran, bada, laguntza ortaz baliatuko?.

Baiña... bazter berriak ezagutzera edo turismo egitera joan ote ziran? Ez ortara bakarrik, gero agertu danez.

Erri-Irratiaren zuzendari dan Lekuona jesulagunak zenbat elkar-izketa ta irratsaiotan itzegin-erazi zion Fernando Cardenal jesuita sandinista ministroari? Eta... nola? Alderdi onak eta akatsak aztertuz, alderdikeriarik gabeko iritziak zabalduz? Nork sinistuko du olakorik? Ez da bere Gobiernuaren kritika zorrotza ta zuzenekoa egiten duan ministrorik.

Sandinista Gobiernuaren aldeko zabalkunde nabarmena egiteko bideak zabaldu zizkion Lekuona`k Euskalerriko Elizaren esku dagoan Erri-Irratiaren bidez.

Ori gutxi ba`litz bezala, geiagorik ere bada or tartean.

Iraillaren 11`an, Nikaragua`rekiko elkartasunezko ekiñaldia egin zuten, ain zuzen ango etxegintzari laguntzeko.

Eta nortzuk ziran tarteko? Erlijiosoren batzuk? Misiolariak? Caritasen elkartekoak? Eliz-erakunderen bat? Biaramoneko egunkarian agertu zan argazkian, txantxetan ere Lekuona jesuita ageri zan, maikoen erdian eta buru.

Jesuitek eraturiko ekiñaldia ote zan beren eskuz burutzekotan?.

Bai zera! Nikaragua`ko Sandinista Gobiernuan Ministro de la Vivienda dan Miguel Ernesto Vigil jaunaren emaztea, Josefina Guardián ain juxtu ere.

Beraz, iñolako eliz-elkartearen bidez antolatua ez da ekiñaldi ori, jesuita bat mai-buruan ageri ba`da ere.

Zearo alderantziz baizik: bete-betean politika-maillako ekiñaldia da bai politikaria tartean dabillelako ta bai ango agintarien izen onerako zabalkundea egitea dalako.

Zertan dabil Lekuona jesulaguna? Jakiña zegoan nola jokatuko zuan: bete-betean Sandinista Gobiernuaren alde.

Eta ez da arritzekoa.

Gogora ekarri besterik ez daukagu Franco`ren garaiko jokabidea: Franco`k ere atzerritar asko artzen zituan eta gauzarik aski erakutsi ere bai; eta ez alperrik.

Gero beren lurraldera joandakoan Franco`ren aldeko txalo ta goralpenak zabaltzeko, noski.

Baiña iñork ez genion sinisten emen Euskalerritik, ederki engaiñatu zualazko ziurtasuna bai-geneukan.

Zergatik ez da gauza bera gertatuko Sandinistekin?

Edo-ta... buru-motzagoak ote dira, beren akats eta okerrak zabalduko dituztenei barruko bizikera ez izkutatzeko? Zearo gizagajoak ote dira, beren aldeko zabalkundea barra-barra egingo dietenak ez eramateko?

Nik beintzat, Franco`ren propaganda egiten zutenei sinisten ez nien bezala, Sandinisten zabalkundea egiten dutenei ere ez diet sinisten, ezta jesuitak ba`dira ere.

Politikariekin loturaturik gabeko elkarte edo talde batzuen bidez eratu izan ba`lute etxegintzarako ekiñaldi ori, errazago sinistuko nien.

Batez ere jesulagunari, orduan ar nezaiokean aintzakotzat bere jokabidea.

Ez bezait, arren, iñork oker ulertu.

Nikaragua`ri laguntzearen aurka ez daukat ezer.

Baiña gauzak garbi azalduta: gauza bat bai-da erri xeari zuzenean laguntzea, naiz-ta politikarik gabeko talde ta elkarteen bidez; eta oso besterik da politikarekin naasian laguntzea.

Bestetik, lagundu bear duanak, zer-nolako politikari laguntzen dion, garbi jakinda egin bear du.

Eta erlijioa politikatik berezita.

Garbi, engaiñurik gabe.

GAZTAÑAGA`k.